XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Diru gehiago daukat nik zuk baino, honela:

- Diru gehiago daukat nik zuk (daukazun) baino

Euskaldun berriek jabetu daitezen ikus nola itzulitara osotzen duten konparaketa hau erdarak eta euskerak:

- Ese ha leido más libros que tu.

- Zuk baino liburu gehiago irakurri du horrek

Superlatibotasuna, noizpehinka, esakuna bidez ere azaltzen da.

Adibidez:

- Ezin hobea da lan hori

- Ezin argiagoa/argiago ezina da neskati1a hori, etab.

Baina esaldi hauek ere, azken baten, erlatibozko esaldiak ditugu.

Ikusi:

- Ezin hobea da lan hori, honela:

- Izan daitekeen baino hobea ezina/ezin hobea da lan hori

HAIN... ZE...

Egitura hau ere erabili izan da superlatibotasuna adierazteko, halako oihu antzeko erabilpideetan, batez ere, nahiz eta erdal moldeko izan.

Adib.

- Hain bihotz onekoa zen...ze ez zuen txarrik ikusten

Baina esaldiok, euskal egitura jatorrezkoak ez izateaz gainera, konparaziozkoak baino kontsekutibak edo ondoriozkoak gehiago ematen dute.

Desberdintasuna gutxiagorantz denean.-